Mikra Berdinki zirkuak bisitatu gaitu gaur Hirubiden. Ikasleek ikuskizunaz disfrutatu dute eta ostera hezkidetzaren inguruko hausnarketa helburu duen lanketa egin dute Irati eta Koldorekin batera.
Akrobaziaren munduak bere baitan “normaltzat” duen “perfekzioaren” bilaketan aurkitzen dira bi akrobata eszenatoki batean. Bide horretan oztopo izango diren, ezadostasunek, arazoek eta empatia faltak, sentitzen direna eta besteek beraiengan ikusten dutenaren artean dagoen aldea aztertzera eramango ditu.
Nola identifika gaitezke erakusten dugunaren eta garenaren artean? Aske bizi dugu geure nortasuna?
Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, identitatea bezalako gaien zertzeladekin, botere harremanak ikusarazteko, zirku disziplinak akrobatikoak lengoaia gisan baliatzen dituen pieza da mikra.


