Alaine Agirre idazle bermeotarra izan dugu Idazleak Ikastetxeetan programarekin.
DBH 3 eta DBH 4. mailako ikasleek Libe eta Maren liburuak irakurri dituzte eta idazleari liburuei buruzko galdera egiteko aukera izan dute.
Solasaldi polita sortu da liburutegian eta sorkuntzaz gain, hizkuntzaz eta Alainek miresten dituen idazleez aritu dira.

