Parean elkartetik informazio hau partekatzeko eskatu digute:
“Parean elkartetik, Udala eta herriko klubak bidelagun ditugula, urteak daramagu neska eta emakumeen kirol parte hartzea areagotzeko lanean eta udaberriarekin batera Irungo kirol klubek euren ateak irekiko dituzte datozen asteetan. Inolako konpromisorik gabe eta erabat musu-truk, kluben entrenamendu eta eskaintza barrutik ezagutzeko aukera eman nahi diete herriko kirol klubek neskato eta emakumeei. Irungo kirol-klubek emakumeei zuzendutako ate irekien kirol-eskaintza guztia GIDA batean bildu dugu:
Atxikita doa gida eta linka:
https://parean.eus/wp-content/uploads/2026/05/2026_ATE-IREKIAK-KLUBEN-ESKAINTZA.pdf
Beste edozer behar baduzue, eskatu lasai!”
