Hirubideko hainbat irakaslek IES Julio Verne (Leganés, Madrid) bigarren hezkuntzako institutu publikoa bisitatu dute aste honetan.
IES Julio Verne azken urteotan bereziki nabarmendu da metodologia berritzaileetan egindako apustuagatik, batez ere ko-irakaskuntzan (co-teaching) eta inklusioan. Bertako irakasle den Ana Hernandez Revuelta, argazkian Hirubideko irakasleekin agertzen dena, munduko 10 irakasle onenen artean finalista izan zen 2026ko Global Teacher Prize-n, “Hezkuntzaren Nobela” gisa hartzen den sariketan.
Bisita oso aberasgarria eta baliagarria izan da Hirubidek azken urteotan egindako metodologia berritzaileen aldeko apustuan aurrera egiten jarraitzeko. Eskerrik asko, Ana eta lantalde guztia!


