Intsektu-hotela
Intsektu-hotela

Intsektu-hotela

Laugarren mailako ikasleek intsektu-hotelaren proiektua aurkeztu digute:

“Zientziaren esparruan erleentzako hotel  bat egin dugu, erleak eta beste intsektu batzuk zaintzeko eta babesteko  helburuarekin. Proiektu honen bidez, naturaren zaintzaren garrantziaz  jabetu gara, batez ere polinizatzaileek ekosistemetan duten paperaz.  Hotela egiteko hainbat material erabili ditugu, besteak beste, banbua,  egurra, hostoak, torlojuak eta soka.”

“Lehenengo  pausuan diseinua pentsatu eta marraztu dugu, ondoren krokisa eginez  ideiak hobeto antolatzeko. Behin hori eginda, eraikuntza-prozesuari ekin  diogu, materialak moztu, lotu eta egitura osatuz. Taldean lan egitea  oso lagungarria izan da, bakoitzak bere ekarpena egin duelako eta  elkarri lagundu diogulako.”

“Oso  proiektu interesgarria eta polita iruditzen zaigu, erleei eta beste  intsektu batzuei laguntzen dielako. Gainera, polinizazio-prozesuak  hobetzen laguntzen du, eta horri esker landareak eta loreak egoki  ugaltzen dira. Azken batean, gure ingurunea zaintzeko modu praktiko eta  erabilgarria dela uste dugu.”