4. DBHko ikasleen ikasketa-bidaia Kataluniara
4. DBHko ikasleen ikasketa-bidaia Kataluniara

4. DBHko ikasleen ikasketa-bidaia Kataluniara

Aurtengo  ikasturtean, 4. DBHko 43 ikaslek Kataluniara egindako ikasketa-bidaiaz  gozatzeko aukera izan dute. Guztira bost egunez ibili dira, eta  egonaldiak aukera paregabea eskaini ditu ikasgelatik kanpo ere ikasten  jarraitzeko, esperientzia aberasgarriak biziz.

Lehen  geldialdia Murillo de Gallegon izan zen. Bertan, naturaz gozatzeko  aukera izan zuten ikasleek eta rafting-a praktikatu zuten. 

Bartzelonan  ere izan ziren. Bertan, hiriko ondare artistiko eta historikoa  ezagutzeko hainbat jarduera burutu zituzten. Bisita esanguratsuenetako  bat Sagrada Familia izan zen; Sagrada Familia tenplu ikusgarriak ikasleen jakin-mina piztu zuen, bere arkitektura bereziagatik eta sinbolismoagatik. 

Beste egun batean, gida baten laguntzaz, hiriaren bihotzean dagoen Barcelonako Auzo Gotikoa ezagutzeko aukera izan zuten, bertako kale estuak eta historiaz beteriko txokoak arakatuz.

Bidaian zehar, aisialdirako uneak ere izan ziren. Iikasleek primeran pasa zuten PortAventura World parke tematikoan. 

Bidaia  osoan zehar, ikasleek jarrera bikaina erakutsi dute, eta autonomia,  erantzukizuna eta elkarrekiko errespetua praktikan jarri dituzte. Halako  esperientziek, zalantzarik gabe, ikaskuntza akademikoa osatzen dute,  eta oroitzapen ahaztezinak uzten dituzte.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten ikasle guztiei, baita bidaia posible egin duten irakasle eta antolatzaileei ere.

Ondorioz, balorazio oso positiboa egiten dugu: ikasi dugu, elkarrekin bizi izan gara eta, batez ere, oso ondo pasatu dugu.