Lehenengo mailako ikasleak Oiasso museoan
Lehenengo mailako ikasleak Oiasso museoan

Lehenengo mailako ikasleak Oiasso museoan

Aurreko asteazkenean, DBH1eko ikasle eta irakasleak Irungo Oiasso museora egin genuen bisita. Bertan ikusi genituen duela 2000 urteko bizilagunek eta hauen bizimoduak utziriko ondarea: Higerreko brontzeak, Santiago portua eta Xantalen nekropolia esaterako. Interes berezia sortu ziguten iaztik ikusgai dauden erromatar termak edo bainu publikoak. Ez zuten bizimodu kaxkarra izango ez Oiassoko biztanleek.