Logo berriaren maketak
Logo berriaren maketak

Logo berriaren maketak

DBH2 mailako ikasleek Matematikako arloan ikas-egoera  berezi bat garatu dute azken saioetan, proportzionaltasuna eta geometria  landuz. Proiektu honetan Hirubideko logo berriaren proportzioak ondorioztatzea izan dute erronka nagusi.

Ikas-egoeraren amaieran, ikasleek logo berriaren maketak egin  dituzte, ikasitako kontzeptu matematikoak modu praktiko eta sortzailean  aplikatuz. Egindako maketa hauek ikastetxean jarri dira ikusgai.