Irungo Euskara sailak antolatutako mintzodromoa gaur izan da Palmera Monteron.
Irungo DBHko eskolak elkartu dira ekimenean sare sozialak, intimitatea, edertasun ereduak eta ligatzea edo sedukzioa moduko gaiei buruz mintzatzeko.
Barreak, zalantzak, argibideak izan dituzte gai bakoitzarekin.
Maila bereko ikasleak elkartzea eta elkarlanean jartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasleen heziketan osagarri gisa.


