Agenda 2030 programaren esku-hartze plana aurrera eramanez, atzo gure ordezkariek, beste ikastetxeetako ikasleekin batera, Sargia parkearen garbiketa burutu zuten.
Jasotako zabor guztia pisatu eta aztertu ondoren, hausnarketa sakona egin zuten gai honi buruz.
Geletara eramango dituzte ateratako ondorioak, eta horrekin batera, gure eskolan hondakinak murrizteko lelo lehiaketa bat antolatuko dugu.

