Joan den astean elkarbizitza-zirkuluak bildu egin ziren eskola-testuinguruan gerta daitezkeen gatazka-egoerei buruz hausnartzeko. Indarkeria motak eta bullying kasuetan ohikoak diren rolak aztertu zituzten. Zenbait dinamika egin ziren, ondoren ikasgelan egingo direnak eta zirkuluetako ordezkariek koordinatuko dituztenak. Lanaren ondoren, merezitako hamaiketako partekatu zuten.
Eskerrik asko Hirubide egunetik egunera hobea izaten laguntzeagatik.

