Aste honetan, laugarren mailako ikasleek errealitate birtualeko betaurrekoekin jarduera original bat egiteko aukera izan dute, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak bultzatutako Loturak Zabaldu programaren barruan. Programa hiru emakume gazte migraturen testigantzak biltzen dituen errealitate birtualeko ikusentzunezko baten oinarrituta dago, murgiltze-esperientzia horren bidez, gizartean harrerak eta bizikidetzak dituzten erronken inguruan enpatia sortu, estereotipoak zalantzan jarri eta elkarrizketa kritikoa bultzatu nahi da.


