Hirubideko hezkidetza taldeak 2025ko Beldur Barik lehiaketan parte hartu du, “Hura izan bazina” bideoarekin. Bideoaren bitartez gai ezberdinak lantzen dira: neskei arropa bizitza baldintzatzen diela, mutilek ere badaukatela nesken indarkeria gelditzeko ardura, neskek bizitzen dutena mutilen egunerokoan ez dela gertatzen, etab.
Azaroak 25ean gela guztietan bideoa proiektatuko da eta gaiaren inguruan hausnartuko da.