Birziklatzeari buruzko hitzaldia
Birziklatzeari buruzko hitzaldia

Birziklatzeari buruzko hitzaldia

Aste honetan Recicla-Birziklatu elkarteko bi kideren bisita jaso dugu.
 
Laugarren  mailako ikasleei eta 2030 Agendaren ordezkariei zuzendutako hitzaldi  batean, komunitateko garbiketekin duten esperientzia partekatu dute.

Aurtengo  2030 Agendaren jardueren barruan, gure eskolak Bidasoa ibaian garbiketa  komunitario bat egitea aurreikusita dago, eta, beraz, oso interesgarria  izan da guretzat haien esperientzia ezagutzea.