Gau Beltza Hirubidera ere iritsi da. Egun berezi honetarako, gure gelak apaindu ditugu, giro berezi eta misteriotsua sortuz. Ikasle eta irakasle batzuk mozorrotuta etortzera ere animatu gara!
Jardueraren une berezienetako bat gure beldurrak edo gauza txarrak paperean idaztea izan da, eta ondoren, patioan sutan erretzea, modu sinbolikoan beldurrak uxatzeko.
Horrez gain, poemak eta ipuinak sortu ditugu Gau Beltzaren inguruan, sormenari eta irudimenari bide emanez.Giro paregabea izan da eta denok gozatu dugu euskal tradizio hau gure ikastetxean biziberrituz!



