Euskal hezkuntza sistemako irakurketa estrategia (2024-28) argitaratu du Hezkuntza Sailak. Bertan, hiru ardatz lantzen dira: irakurtzen ikasi, ikasteko irakurri eta irakurzaletasuna. Era berean, gozamenerako irakurketa eta ohitura sustatu nahi dituen E-librum proiektu pilotuan parte hartzen ari gara Hirubiden.
Hurrengo astean, “irakurketa sistematizatua” ekimena jarriko dugu martxan: egunero 20 minutuz isilean irakurtzea. Aldez aurretik prestatutako egutegiari jarraituz, ikasgai guztietan eskaintzen zaio tartea norberak aukeratutako liburua irakurtzeari. Ikasleek ez ezik irakasleek ere ekarri dute gustuko libururen bat, izan nobela, ipuinak, komikiak… Batzuek etxetik ekarri dituzte, edota herriko zein eskolako liburutegitik maileguan hartuta.
