Aste honetan, Hirubideko 1.DBHko ikasleak Elatzetara eta Lekaeneara joan dira bertako Haur Hezkuntzako ikasleei zirku ikuskizun bat eskeintzera. Hilabete pare bat egon dira prestaketa lanetan, eta emaitza benetan ederra izan da. Malabaristak, pailazoak, akrobatak, dantzariak, magoak eta bestelakoak ikusteko aukera bikaina izan dute Elatzetako eta Lekaeneako Haur Hezkuntzako ikasleek.
Modu honetan, ebaluaketa honetako lanari amaiera polita eman diote gure Hirubideko artistek.








