Familia agurgarriak:
Ikastetxeko Irakurketa Estrategiaren barruan, gure helburu nagusietako bat ikasleek irakurketarekin harreman estuagoa izatea eta herriko baliabide kulturalak ezagutzea da. Ildo horretan, udal liburutegia gure ikasleengana hurbiltzea ezinbestekotzat jotzen dugu, aukera ugari eskaintzen baitizkie gure ikasleei, besteak beste, irakur liburuak doan maileguan hartzeko aukera edo ikastetxeak erosi berri dituen liburu elektronikoetan eLiburutegia plataformaren bidez liburuak maileguan deskargatzeko aukera.
Hori dela eta, ikasleei liburutegiko txartela eskatzeko inprimakia banatu zaie. Dokumentua familiek sinatu behar dute, honako jarraibide hauei erreparatuz:
- Inprimakiak informazio garrantzitsuena beteta dauka; hala ere, datu horiek arretaz berrikusi behar dituzue. Daturen bat okerra bada, orrian zuzendu, mesedez.
- Inprimakiaren behealdean honako atalak familiek bete behar dituzte:
- Guraso edo tutorearen izena
- Jaioteguna
- Guraso edo tutorearen NANa
- Sinadura
Behin inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta, ikasleek ikastetxera ekarri eta tutoreari entregatu beharko diote, otsailaren 5a baino lehen.
Zalantzarik izanez gero ikastetxeko idazkaritzara deitu edo idatzi.
Eskerrik asko zuen elkarlanarengatik.
Irakurketa Estrategia lantaldea
Irunen, 2026ko urtarrilaren 30ean