Surf ikastaroa
Surf ikastaroa

Surf ikastaroa

Hirubideko IGEak DBH 1eko eta DBH2ko ikasleentzako lau saiotako surf ikastaroa antolatu du. Ikasleak 14:30ean Hirubideko autobus geltokitik atera eta 16:45ean bueltatuko dira, leku berdinera. Eguraldi txarra eginez gero, txangoa atzeratu ala bertan behera gera daiteke. Parte hartzea hautazkoa eta mugatua izango da, IGEko ikasleek lehentasuna dutelarik eta  izen-emate ordenaren arabera. 

Jarduera hau egiteko, ezinbestekoa da Izen-emate galdetegiabetetzea eta adin gabekoentzat atzerrira irtetzeko baimena emateko inprimakia idazkaritzara ekartzea. Irailaren 5ean IGEko bazkide egiteko informazioa banatuko diegu ikasle berriei. Irailaren 15ean itxiko da izen-ematea.