Palestinarekin elkartasuna
Palestinarekin elkartasuna

Palestinarekin elkartasuna

Ikasturte hasieratik, Hirubideko langile eta ikasle talde batek, sindikatuen deialdiari erantzunez, ostegunetan elkarretaratzea egin dugu patioan, palestinar herriaren aldeko keinu gisa. Gaur bildu gara azken aldiz. Gatazka, fase berri batean sartu bada ere, oraindik ez da amaitu, horregatik, gure elkartasuna beste modutan erakusten jarraituko dugu: zapiak, txapak… Eskerrik asko aste hauetan parte hartu duzuen guztioi.