Martxok 17: greba deialdia
Martxok 17: greba deialdia

Martxok 17: greba deialdia

Familia agurgarriak:

Martxoaren 17rako, asteartea, ELA, LAB, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek deitu duten greba orokorrerako deialdia dela eta,  hainbat ohar helarazi nahi dizkizuegu:

  • Irakasleak falta diren saioetan, ikasleek ez dute klaserik izango.
  • Ikasleek ohiko ordutegi osoa egingo dute: 08:00-14:00.
  • Garraio eta jangela zerbitzuak ezin dira bermatu.
  • Greba deialdia jarraitzen ez duten irakasleek HEDATZE eta HE-INDARTUZ tailerrak normaltasunez emango dituzte. Aldiz, greba egiten duten irakasleek ez dute tailerra emango.

Zalantzarik izanez gero, deitu 943899285 telefonora edo idatzi hirubide@hirubide.eus-era.

Adeitasunez,

Zuzendaritza

Irunen, 2026ko martxoaren 13an