Maiatzaren 17a LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna dela aprobetxatu dugu Hirubiden, beste behin, guztion eskubideak aldarrikatzeko. Horretarako, Hezkidetza taldeko ikasleek ikastetxea apaindu dute eta gaiari buruzko datu objektiboak biltzen dituen panel bat egin dute.



