DBH2 mailako ikasleek Matematikako arloan ikas-egoera berezi bat garatu dute azken saioetan, proportzionaltasuna eta geometria landuz. Proiektu honetan Hirubideko logo berriaren proportzioak ondorioztatzea izan dute erronka nagusi.
Ikas-egoeraren amaieran, ikasleek logo berriaren maketak egin dituzte, ikasitako kontzeptu matematikoak modu praktiko eta sortzailean aplikatuz. Egindako maketa hauek ikastetxean jarri dira ikusgai.
