Hezkuntza Sailaren “Hezkuntza Emaitzak Hobetzeko 2024-2028 Estrategia Integrala”ren baitan, irakurtzeko konpetentzia hobetzea da zutabe estrategikoetako bat. Hirubidek bere egin du helburu hau eta Irakurketa Estrategia landua eta garatua jarri du martxan. Tartean, ikasleek 20 minutuz irakurtzen dute egunero ikastetxean.
Ikasleei irakur-liburuak aukeratzen eta eskuratzen laguntzeko, liburu berri ugari erosi ditu institutuak. Gehienak, gainera, Elibrum proiektuko katalogoan agertzen dira. Atsedenaldietan liburutegira hurbildu eta liburuak maileguan hartu ditzakete ikasleek.
Liburutegia liburu gehiagoz hornitzeko asmoa dagoenez, irakurri nahiko lituzketen liburuak proposatu ditzakete ikasleek liburutegian bertan jarriko den fitxa bat betez.
