Lehenengo ebaluazioko txostenak Ikasgunea plataforman
Lehenengo ebaluazioko txostenak Ikasgunea plataforman

Lehenengo ebaluazioko txostenak Ikasgunea plataforman

Ikasturte honetan, lehen aldiz, Hezkuntza Sailaren konpetentzien ebaluazioa egiteko plataforma berria estreinatu dugu. Zenbait arazo tekniko izan ziren hasieran, hortaz, barkatu sortutako eragozpenak.

Alabaina, dagoeneko DBH osoko lehenengo ebaluazioko txostenak Hezkuntza Saileko Ikasgunea plataforman eskuragarri daude.

Txosten sistema berria denez, azalpen bideo laburra sortu dugu hizkuntza ezberdinetan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, arabieraz, ukranieraz, errumanieraz, mongolieraz, errusieraz, urduz eta persieraz.