Hirubideko irakasleak Andoaingo Leizaran institutuan izan dira aste honetan. Eremuen inguruko esperientzia elkartrukatzea zen helburu nagusia. Horrela, eremuez hausnartzeko, egindakoak ebaluatzeko eta erronkak berdefinitzeko eta birplanteatzeko aukera izan dute bi ikastetxeetako irakasleek, elkarlanean. Bilkura oso emankorra izan da denentzat. Eskerrik asko, Leizaran BHI!

