Igande Sasoi
Igande Sasoi

Igande Sasoi

Parean Elkarteak gonbidapen hau bidali digu:

Kaixo,
 
 Eskola komunitatearekin partekatzeko informazio interesgarria izan daiteke hau. Gure helburua neskatoak kirolera gerturatzea da eta lan horretan eskolek sekulako laguntza izan zaitezkete. Beraz, mesedez lagundu zabaltzen informazio hau.
 
 
Datorren MAIATZAREN 18an Emakumeen kirola sustatzeko IGANDE SASOI antolatu dugu berriz. Bertan herriko 16 klub egongo dira, euren eskaintza erakutsi eta haiekin probatzeko aukera emanez. Goizeko 10.30tatik 13.30tara Irungo Paseo Kolonen eskubaloian, arraunean, squashean, voleibolean, rugbyan, xakean… eta kirol askoz gehiagotan aritzeko aukera izango da eta parte hartzaileen artean klubek eskainitako materialak zozketatuko dira. Beraz, kirolaz gozatzeak saria izango du!!
 
 
Aurten gainera, Igande Sasoia ez da Igandearekin bukatuko eta klubek euren ateak irekiko dituzte datozen asteetan. Inolako konpromisorik gabe eta erabat musu-truk, kluben eskaintza barrutik ezagutzeko aukera eman nahi diete neskato eta emakumeei. Irungo kirol-klubek emakumeei zuzendutako ate irekien kirol-eskaintza guztia GIDA batean bildu dugu: 

https://parean.eus/wp-content/uploads/2024/11/ATE-IREKIAK-KLUBEN-ESKAINTZA-1.pdf


 IGANDE SASOIEKO SPOTA: https://www.youtube.com/watch?v=GzXgm7f46z0
 KARTELA ETA EGITARARUA; https://parean.eus/portfolio/igande-sasoi-2025/
 
 
 Mila esker
 PAREAN ELKARTEA