Gure ikasleak birziklapenaren munduan murgiltzeko nahiarekin jarraitzen dugu Hirubiden eta, aurten ere, Txingudiko urak erakundeak antolatzen duen birziklapen tailerra klaseetara ekarri dugu.
Bertan lehenengo mailako ikasleek birziklapenaren beharrari buruz hausnarketa sakona egin dute, eta oraindik ere azaltzen zaizkien zalantza guztiak argitzeko aukera eskainiko zaie.