“Hezkuntza-arrakasta eta inklusiorako gakoak: eskola-hizkuntzaren garapenerako ebidentziak eta tresnak” ikastaroan parte hartu dute Hirubideko Berrikuntza Arduradun den Leire Gandariasek eta hizkuntzen eremuko koordinatzaile den Estibalitz Alkortak.
Bertan, irakurriaren ulermenerako oinarrizko hizkuntza trebetasun akademikoen garapena sustatzeko teoriak eta praktikak landu dituzte. Tartean, Hizkuntza akademikorako oinarrizko trebetasunak, aldamiajea, translanguaging pedagogikoa… Funtsean, ikasleei testuetatik abiatuta modu eraginkorrean ulertzen eta ikasten lagunduko dieten funtsezko hizkuntza trebetasunak indartzeko estrategia eta teknika ugari aipatu dira.