Hitz egin dezagun maitasunaz…
Hitz egin dezagun maitasunaz…

Hitz egin dezagun maitasunaz…

Datorren larunbatean San Valentin eguna izango da. Hau aitzakia  izanik, maitasuna izan dugu hizpide ikasleen hezkidetza batzordean azken asteetan: nola maite dugu Hirubiden?  Maitasunaren izenean indarkeria  eragin/sufritu daiteke? Osasuntsuak al dira maitasunaren izenean ditugun  jarrerak? Gure nerabeek era osasuntsuan maitatzen ikasteko eredurik al  dute? etab.

Batzordearen helburua izaera feminista  ikas-komunitate osoan zehar sustatzea denez, hausnarketa eskolan barrena  zabaldu nahi izan dugu horma-irudi parte hartzailea sortuz. Horma-irudi  honetan ikasleek naiz irakasleek  maitasun osasuntsuaren inguruan  egindako gogoetak jaso dira eta parte hartzaileei, trukean, laranja  zukua eskaini zaie, laranja erdiaren mitoaren garaipen-keinu gisa.