Astelehen honetan, Hirubideko 1.DBHko ikasleak  Elatzetara joan dira bertako Haur Hezkuntzako ikasleei zirku ikuskizun  bat eskeintzera. Hilabete pare bat egon dira prestaketa lanetan, eta  emaitza benetan ederra izan da. Malabaristak, pailazoak, akrobatak,  dantzariak, magoak eta bestelakoak ikusteko aukera bikaina izan dute  Elatzetako Haur Hezkuntzako ikasleek. Abenduaren 13an Lekaeneara joango  dira gure ikasleak, bertan antzekoa izango den beste ikuskizun bat  eskeintzera.
 
Modu honetan, ebaluaketa honetako lanari amaiera polita eman diote gure Hirubideko artistek.
