Hirubide BHI
Hedatze

Hedatze

Hezkuntza sistema hobetzeko asmoz, 2013an Hezkuntza sailak Hauspoa proiektua martxan jarri zuen lehenengoz. Proiektua hezkuntza formaletik haratago joateko sortu zen, gure seme-alabek iturri ezberdinetatik ikasi eta hezi egiten direla nolabait aitortuz, horiek probestu nahian. HEDATZERI esker, ikastetxeek autonomia gehiago dute tailerrak antolatzeko haien izaera eta beharrak asez.

Denboraren poderioz, eta proiektu honek izan duen arrakastari jarraiki, Hirubide Institutuko klaustroak proiektura atxikitzeko asmoa erakutsi zuen 2018an. Erantzuna ia ikasturte bukaeran izan bagenuen ere, aurtengo ikasturterako Hauspoa proiektua prestatuta izatea lortu dugu, eta poliki-poliki hobetuz goaz.

2022-2023 ikasturtean Hauspoa programa bukatu eta HEDATZE programak ordezkatu zuen.

Hirubide institutuak duen idiosinkrasia ikusita, hauek dira jorratu nahi ditugun helburuak:

  • Gizarteak eskaintzen dituen eragileak eta baliabideak hobetsi ikas komunitate sendo bat sortuz. 
  • Behar duten ikasleei arreta eta errefortzu akademikoa eman.
  • Behar duten ikasleei aisialdiko aukerak eman.
  • Ikastetxeko baliabideak behar duten ikasleei eskaini.
  • Euskara sustatu.
  • Elkarbizitza hobetu.
  • Ikasleen garapen integrala garatu.

Hona hemen argazki batzuk: