Martxoaren 9an eta 10ean Hezkuntza Ebaluazioaren Nazioarteko Kongresua ospatu zen Euskalduna Jauregian, Bilbon. Hirubideko ordezkaritza batek kongresuan parte hartu zuen. Are gehiago, Jaso Larruskain Hirubideko zuzendariak eta Amaia Jaio ikuskariak “Ebaluazio konpetentziala EKHA aplikazioan” komunikazioa aurkeztu zuten Hirubideren esperientzia azalduz. Aurkezpenak interes handia sortu zuen eta jende asko bertaratu zen entzutera.

