Aste honetan laugarren mailako ikasleek gizarte-bazterketa jasateko arrisku handia duten kolektiboei laguntzeko bi gizarte-proiektu ezagutzeko aukera izan dute: Hotzaldi, etxerik gabeko pertsonentzat, eta Gizaide, buru gaixotasun larria duten helduei arreta ematen diena.
Jarduera honek jarraipena izango du datorren astean elkarte hauek bisitatzen dituztenean.