Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen eta asteazkena izanik ospakizunak burutu genituen Hirubiden. Lehenengo, Mikroipuinen lehiaketa izan zuten ikasleek. Ondoren, Asmazank, euskal Kahoot-a eta, bukatzeko, urtero arrakastatsua izaten den aulkien jolas erraldoia egin genuen.
Euskarak 365 egun ditu, baina, euskara eta euskaraz ospatzeko aitzakiak izatea gustuko dugu!
