2026ko ekainaren 7an Santurtzin (Bizkaia) ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaiak baditu leloa eta irudia. “Ehunetan” izango da leloa. Honen bidez Euskal Eskola Publikoa ehunduta dagoen sarea dela adierazi nahi da. Irudiari dagokionez, sare baten kontzeptua irudikatu du Xabat Agirre diseinatzaileak, norbanakoen hariek elkar ukituz eta elkar lotuz osatzen duten ehundura hain zuzen ere.
Olentzero eta MariDomingiri 2026ko Euskal Eskola Publikoaren Jaiko kamiseta, jertsea edo boltsa eskatu nahi izanez gero, weborrian dago materiala ikusgai.