Elorrio BHI-ko zuzendaria eta berrikuntza arduraduna bisitan izan genituen aurreko martxoaren 18an. Eremuetan azken urteotan egindako lana eta esperientzia ezagutzera etorri ziren Hirubidera. Ikastetxeon arteko harremanak oso aberasgarriak dira daukagunaz hausnartu eta hobekuntza-puntuak identifikatzeko. Eskerrik asko zuen bisitarengatik!


