Escape room: Super Bowl
Escape room: Super Bowl

Escape room: Super Bowl

Kontuan izanik asteburu honetan Estatu Batuetan Super Bowla ospatzen dela, gaur ingeleseko B1 jakintzagaian escape room bat egin dugu honen inguruan. 

Super  Bowla Estatu Batuetan kirolarekin lotutako ekitaldirik  ikusgarrienetakoa da, eta urtero milaka milioi lagunek jarraitzen dute telebistan. Ez da soilik kirola: atsedenaldiko ikuskizunak pop‑kulturako une garrantzitsu bilakatu dira. Super Bowlak estatu batuar kultura,  entretenimendua, marketina eta komunitate‑esperientzia batzen ditu, eta  horregatik ikasgelan hori lantzea baliagarria dela uste dugu AEBetako  gizartea eta ohiturak hobeto ulertzeko.