Balio etikoak jakintzagaian, lehenengo mailako ikasleek alardearen iragana, oraina eta etorkizuna hizpide eduki duten mahai-inguruak antolatu dituzte. Horretarako, lau gonbidatu bikain eduki dituzte: Eider Martinez, Antxon Jauregi, eta laugarren mailako ikasleak, Amets Martiarena eta Aimara Valbuena.
Ikasleek aurretik prestatuta zituzten galderak eta gidoiak oinarri hartuta, solasaldi oso interesgarriak izan dituzte gonbidatuekin. Oso aberasgarria eta eraikitzailea izan da jarduera ikasleentzat, irakaslearentzat eta baita gonbidatuentzat ere. Mila esker, Eider, Antxon, Amets eta Aimara, Hirubidera hurbildu eta gurekin solasean aritzeagatik!



