DBH 4ko ibilbideen inguruko bilera familientzat
DBH 4ko ibilbideen inguruko bilera familientzat

DBH 4ko ibilbideen inguruko bilera familientzat

Familia agurgarriak:

Zuen seme-alabek DBH 4 egingo dute 2025-2026 ikasturtean. Honetarako 3 ibilbide eskainiko dizkiegu, horietako bat aukeratu beharko dutelarik.

Erabaki honek beraien etorkizunean garrantzia handia duela jakinda, ikasleekin gaia lantzen hasiko gara datozen asteetan.

Hau guztia dela eta, eskutitz honen bitartez, maiatzaren 7an, asteazkena, gurasoei ere informazioa zabaltzeko,   liburutegian bi txandatan antolatuko dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu:

● 16:00etan euskaraz

● 17:00an gazteleraz

Bertan institutuko orientatzailearekin informazioa jaso eta zalantzak argitzeko aukera izango duzue.

Zuen parte-hartzea aurretiaz baieztatzea eskertuko genizueke. Horretarako, bete ezazue galdetegia maiatzaren 6a baino lehen: GALDETEGIA

Jaso ezazue agur bero bat,

ORIENTAZIO MINTEGIA