Ikasturteko azken irteerak
Ikasturteko azken irteerak

Ikasturteko azken irteerak

Ikasturteko azken astean hainbat irteera egin ditugu:
– Asteartean Hezkidetza Batzordeko ikasleek irteera bat egin zuten Hernaniko igerilekuetara, “Beldur barik” lehiaketan irabazitako saria aprobetxatuz.
– Asteazkenean, “Euslider” proiektua koordinatu duen taldeak hondartza jardunaldia antolatu zuen Hondarribian. Institutuko ikasle guztiek udako egun ezin hobea izan zuten.
– Ostegunean, berriz ere, Hirubideko kurtso guztietako ikasleak Burlatako igerilekuetara joan ziren. Ikasturtean zehar egindako lanaren saria izan zen eta denbora lagun izan genuen.


Eskerrik asko antolatzaileei!