Batzorde ezberdinetan parte hartu duten ikasleei eskertza egin zaie ekainaren 20an, ikasturte bukaerako ekitaldian. Kirol jardueretako txapeldunek, ordezkariek eta ordezkari ordeek, eta ikasturtean zehar euskara eta hezkidetza batzordetan, zirkuluetan eta Agenda 30en parte hartu dutenek, hortaz, diploma jaso dute.
Bestalde, lau urtetan zehar lan asko egin ondoren, DBH4ko ikasleek merezitako aitortza jaso dute gaur ostiralean 2024-2025 ikasturteko azken egunean. Tutoreek orlak eta taldearen argazkia bana banatu eta agur esan diete ekitaldi jendetsu batean. Zorte on guztioi ibilbide berrietan!!!
